XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Asmoz aldatu dik Fernandok, badaezpadan.
Ez ditek gaur bottia errota onduan hustuko.
Haiek beuden (41)
Errexulla (43)
Pako, hi nirekin heldukiyaiz (44)
Hemendik ordubetera baino lehen elkartu behar diagu esandako arroka zuloan.
Binbitartian, argi! mutilak....
Konforme ziren denak.
Esan bezala atera ziren bostak lehenago ekarritako bidetik goitti, katuak ganbara zoluan baino hanka soinu mehe eta apalagoz.
Euri txintxarra hasi zuen....
Ez zuen gauak ilargia ikusten lajatzen baina bistan zegoen bazela zerbait argitsu eta ziztakor laino guztien atzean.
Ilunaren isilak ere ez zekarren zelatari bilaba gordearen abisurik, baina nabarmen zegoen (usmatu ala susmatu?) norbait bizi zela gure mutilak zasta! esku betean atzaman nahian.
Hirurak jotzeko zeudenean hortxe, Fernandok ere talai modukotik langar artean ikusi ez baina, plaxt-plaxt, arraun soinu ezti-eztia somatu zuen kala sarrerako lepoan.
- Heldu ttuk! Txistua jotzeko eta beste hamaika soinu ere imitatzeko abildade aparta izaki, bat bazuen bere-berea: (...).